Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Korostik oin puntetan jarri du Legazpi asteburuan

Dokumentuaren akzioak

Korostik oin puntetan jarri du Legazpi asteburuan

Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2024/04/22
Lotura
Goierriko Hitza
Korostiko dantzariak Iñaki Palacios & The Gael's taldeko kideekin batera, larunbatean elkarrekin eskainitako ikuskizuneanKorosti

Korosti dantza taldeak antolatutako Oin Puntetan Asteburuaren lehen edizioa oso arrakastatsua izan da. Legazpiko dantzariek balantze positiboa egin dute, eta bi egunetan herria dantzaz eta musikaz bete duten ekitaldietan lagundu dutenei eskerrak luzatu dizkiete, baita parte hartu zutenei eta publikoari ere.

Larunbatean Urbeltz pilotalekuan izan zen hitzordua, dantzariek eta Iñaki Palacios & The Gael’s taldeak elkarrekin egindako ikuskizunarekin. Dantzariek eskerrak eman nahi dizkiete “zuzeneko musikaz eta dantzaz gozatzera etorri ziren guztiei, eta guretzat plazerra izan da taldearekin oholtza partekatzea”.

Bestetik, atzo dantzari txikiak izan ziren protagonistak Haurrak Oin Puntetan izendatutako goizeko topaketan. “Haurrek oin puntetan jantzi dute herria. Zoragarria izan da horrenbeste haur elkarrekin dantzan ikustea”. Dantzari txikiekin batera musika jartzen ibili ziren Goiz deia txistulari taldeari eta Iratzarri dultzaineroei ere luzatu dizkiete esker hitzak, baita parte hartu zuten dantza talde guztiei ere.

Haurrekin batera, Aiko taldeak ere izan zuen lekua atzoko egunean, eta horrek erromeria girotu zuen bazkalondoren, “herria dantzan jarri dute, musikari bikainek eta dantza maisuak plaza dantzan jarri dute”.

Dokumentuaren akzioak