Dokumentuaren akzioak
Koreografia jaialdia egingo dute Jakintzako 250 ikaslek ostiralean
Jakintzako ikasleen dantzaldia Majorin. Artxiboko irudia.Hitza
Kultur Astearen barruan, Jakintza Ikastolako DBHko eta Batxilergoko 250 ikaslek koreografia jaialdia egingo dute ostiralean, 12:00etan, Majori kiroldegian. Iñaki Agirre irakaslearekin gorputz hezkuntzako saioetan landutako dantza eta koreografia proiektuari amaiera emateko jaialdia izango da. Urteak daramatzate dantza lantzen.
Iaz ere egin zuten jaialdia. “Emaitza ezin hobea izan zen, eta proiektuaren amaiera modura eskaini zuten jaialdia guztiz arrakastatsua gertatu zen. Aurten ere bide beretik goaz eta, dagoeneko hasiak dira gure ikasleak koreografia desberdinak prestatzen”, azaldu dute Jakintzako arduradunek.
Dokumentuaren akzioak