Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Koreografia berriak eskainiko ditu Itsasi taldeak Azpeitiko emanaldian

Dokumentuaren akzioak

Koreografia berriak eskainiko ditu Itsasi taldeak Azpeitiko emanaldian

Guztira 40 lagunek hartuko dute parte ekitaldian, 30 dantzari eta hamar musikarik. Hiru zatitan banatu dute saioa: lan munduko eta gudako dantzak, erronka girokoak eta, azkenik, festa girokoak.

Egilea
Kristina Fernández
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2006/07/16

20.00etatik aurrera herriko plazan ikuskizun berria aurkeztuko dute Itsasikoek. Hiru zatitan banatu duten emanaldi honekin, lan munduko eta gudako dantzak, erronka girokoak eta, azkenik, festa giroko koreografiak uztartzen saiatuko dira.

Amaia Aranaga Itsasiko kideak azaldu duenez, berrikuntza gehien bat erdiko zatian izango da, hau da, erronkako zatian: "Bi talde egongo dira, bata bestearen aurka; norgehiagoka bat izango da eta Itsasik ez du horrelako espektakulorik inoiz sartu bere emanaldietan. Dantzak eta pausuak betikoak izango dira, baina beste era batean moldatuta. Bestalde, musika eta arropari dagokionez ere ezberdintasunak izango dira". Erritmoa mantenduz, doinu berriak sartuko dituzte.

Bestalde, lan munduko eta festa giroko dantzak taularatuko dituztela ere azaldu zuten, Euskal Herria beste begi batzuekin agertzeko helburuarekin. "Euskal dantza gehienak lan mundua eta festa giroan oinarrituta daude eta, nik uste dut, azpeitiarrak bi giro hauetan behintzat oso ondo moldatzen direla", esan zuen Aranagak.

jendea gogotsu Moldaketa berri hauek zerbait berria eskaintzeko asmoarekin prestatu dituzte. Betiko erritmo eta pausoak errespetatu dituztela diote, baina bestelako ukitu bat emanez: "Zerbait ezberdina egiteko gogoa genuen, betikotik ateratzeko gogoa eta hainbat proposamen egon ziren. Azkenean oso emanaldi polita irtengo da. Hala ere, hau zati bat besterik ez da izango. Beste bi zatiak betikoak izango dira", azaldu du dantzariak.

Dokumentuaren akzioak