Dokumentuaren akzioak
Kooperatibak dantzan
Jalgi Hadi Dantzara
Eztabaida bat izan genuen jorratzen ari ginen gaiaren inguruan, gure artean ohikoa denez. Horrelako batean, bere hitz-jarioa apaintzeko seguraski, berak, bere beso indartsuekin, eskutik heldu ninduen, eta bere gorputz sendoaren tartean lotuta gelditu nintzen. Musikarekin eta bere nahiekin urtu egin nintzen; ordurarte sekula santan sentitu ez nuen zerbait. Berak neraman, berak agintzen zuen eta ez nik. Nere betebeharra bere urratsak jarraitzea, bere proposamenak erraztea eta osotzea. Batzutan bere asmoak susmatu eta aurreratzeko gai nintzen, beste batzuetan erabat ustekabean harrapatzen ninduen. Oilo bat hankaz gora banintz sentitu nuen neure burua. Horrela edo gogoratzen dut Patxik dantzan eraman ninduen lehen aldia. Ordura arte, bikote dantzetan, beti agintzen ohituta nengoen, eta Patxiren besoetan mundu berri bat aurkitu nuen: harremanen mundua dantzan. Geroztik, gai honen inguruan iritzi ezberdinak eta esperientzia aberasgarriak jasotzen saiatu gara, eta ahal den guztietan ikasten.
Bagenekien arren, argiago dugu dantza bikotean lana osagarri dela, inor ez dela inor baino gehiago. Agintzen duena ez da nagusia eta kidea morroia, elkar lanean ari dira, bakoitza bere lanpostuan. Agintzen edo proposatzen jakin behar du Bartolok, eta Maritxuk agindutakoa ulertu eta lagunarekin bat egiten. Esan beharra dago, Maritxuren lanak Bartolorenak baino meritu gehiago duela sarritan, batez ere zein agindu eta nola ematen diren ikusita. Konturatu gara, andrazko bikoteetan, emakumeak elkarrekin kooperatiban dantzan egiteko jarrera dutela (seguramente biziaren beste eremuetan bezala), biak goitik heldu eta berdinetik berdinera ekinez. Baina tradizioko esperientziak dio, horrelakoetan, gauza asko egitea konplikatua dela, gehienetan “el uno por el otro la casa sin barrer” gelditzen garelako. Gure dantzaldietan, andrazkoen bikote mordoa izaten dugu.
Horrela, derrigortuta, gelditzen zaigun bakarra bikoteetan, rolen definizioa elkarrekin zehaztea da, zu Bartolo eta ni Maritxu, eta parekotasuna lantzeko (emakumezkoen balore handi bat) roletan txandatzea behar dugunean. Baina, diot nik, non daude Bartoloak?
Sabin Bikandi posa en una sala de baile de Bilbao Musika, donde trabaja como miembro de la Banda Municipal de Txistularis . (Irati Atxa)
Dokumentuaren akzioak