Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kontxako Barandan dantzatu dira 1.476 dantzari

Dokumentuaren akzioak

Kontxako Barandan dantzatu dira 1.476 dantzari

Egilea
Sara Ibarguren
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2024/04/21
Lotura
Irutxuloko Hitza

Kontxako baranda

Kontxako Barandaren XXVI. erakustaldia.Sara Ibarguren

1.476 dantzari dantzatu dira gaur XXVI. Kontxako Baranda erakustaldian. Guztira, 31 irakasleren 1.476 ikaslek parte hartu dute, Gipuzkoako (Donostia, Andoain, Astigarraga, Hondarrribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa) eta Bizkaiko (Ondarroa eta Lekeitio) 26 dantza eskolatakoak. Eguraldia lagun, txikienek 11:00etan eman diete erakustaldiari hasiera, eta 13:30 bitarte, bertan dantzatu dira gazteak eta helduak ere.
Jendetza batu da Kontxako pasealekuan dantzariek prestaturiko ballet emanaldiak ikusteko. Gaurko protagonisten familiek, lagunek, eta paseoan zebilen jendeak ere ez dute galdu nahi izan gaurko zita berezia. Gainera, jende anda joan da igandeaz gozatzera Kontxako hondartzara, eta horiek ere izan dute erakustaldiaz gozatzeko aukera. 1997an lehen aldiz egin zenetik, ezinbesteko hitzordua bihurtu da Kontxako Barandako barra klasikoko erakustaldia, baita Dantza Hilabetearen barne dauden jarduera ospetsuenetariko bat ere. Hona hemen 2024ko Kontxako Barandak utzi dituen hainbat irudi:

Dokumentuaren akzioak