Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Konstituzio plaza, euskal dantzen lekuko

Dokumentuaren akzioak

Konstituzio plaza, euskal dantzen lekuko

Gaur ospatzen den Andra Mari egunaren baitan, Arkaitz Dantza Taldeak kalejira egingo du Alde Zaharreko kaleetan zehar Portaletasetik eguerdiko 12.00etan abiatuta. Gainera, kalejiraren ondoren dantza taldeak Soka-dantza eta Ezpata-dantza tradizionalak dantzatuko ditu.
Egilea
L. Rekondo
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2012/08/15
Lotura
Diario Vasco

 

Tradizioa eta berrikuntza uztartuko dituen Añorgako Arkaitz Dantza Taldea 1926.urtean sortu zen -dantza talderik zaharrenetakoa da- orduko Añorga Kirol Elkartearen barruan. Urte berean, añorgatarrei 1926.urtean José Lorenzo Pujana dantza-maisuak Ezpata-dantza eta Brokel-dantza erakutsi zien, eta gaur egun Arkaitz Dantza Taldea da jasotako errepertorio hura mantentzen saiatzen dena, taldea osatzen duten 40 dantzari eta 20 musikarien laguntzaz.
Ondarea mantentzeko xedeaz, Arkaitz Dantza Taldeak urtero, 2009.urteaz geroztik, Ezpata-dantza eta Brokel-dantza emanaldia eskaintzen du Añorgan Karmen egunean, uztailaren 16ean.
Arkaitz Dantza Taldea ez da Konstituzio plazan emanaldia eskainiko duen dantza talde bakarra. Ia arratsaldero, 20.00etatik aurrera euskal dantza taldek beren dantzak eskaintzen dituzte tarte batez.
Hurrengo emanaldia, Eskola Dantza Taldearena izango da bihar osteguna, abuztuak 16. Hauek euskal tradizioan, mitologian eta herrietako kontakizunetan oinarritzen diren koreografiak eskeiniko dituzte.
Ostiralean, Harribil Dantza Taldeak bereganatuko du eszenatokia. Bertako 16 kideek 'Argi-ilun' deritzon emanaldia Donostian estreinatuko dute.
Azkenik, larunbatean Goizaldi Dantza Taldearen ohiko dantza tradizionalak ikusteko aukera izango du publikoak.

Konstituzio plaza, euskal dantzen lekuko

 

Dokumentuaren akzioak