Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Konpromiso estetiko sendoak

Dokumentuaren akzioak

Konpromiso estetiko sendoak

Jakingura handia 'Babia'-ren inguruan

Egilea
Agus Perez
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2005/02/25

Asier Zabaletaren azken sorkuntza izango da ikusgai Bilbon. Haren lana 1998tik ezagutzen dugu, Koreografo Gazteen Erakusketan Danada izeneko pieza ikaragarri heldu eta aberatsa aurkeztu zuenetik. Dantza garaikiderik aratzena, elementu sinbolikoak eta bideo irudiak elkartu izan ditu. Hortaz, ez da harritzekoa dantza zaleon artean jakingura handia sortu izana oraingo proposamenaren aurrean. Lekua: Bilboko La Fundicion aretoa. Egunak: Otsailak 26 eta 27.

Dokumentuaren akzioak