Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Konfinamenduan oso gatx ikusi izan dugu zer edo zer bideragarria egitea dantza taldeekin"

Dokumentuaren akzioak

"Konfinamenduan oso gatx ikusi izan dugu zer edo zer bideragarria egitea dantza taldeekin"

Iluntzen dantza taldekoak ez dira erabat geratu. Baina talde batetik bestera jarduerak egiteko bideragarritasuna ez da bera. Ziortza Gallastegi eta Ane Basauri 2-8 urte bitarteko umeen irakasleak dira, eta konfinamendu garaian zer bizi izan duten kontatu dute.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Abadiño
Mota
Albistea
Data
2020/05/13
Lotura
Anboto

"Konfinamenduan oso gatx ikusi izan dugu zer edo zer bideragarria egitea dantza taldeekin"

Umeekin zer hartu eman izan duzue asteotan? 
Egia esan, konfinamendua hasi zenetik  ez dugu hartu eman askorik eduki. Gure kasuan, 2-8 urte bitarteko umeak edukita oso zaila ikusten dugu zer edo zer bideragarria egitea. Egin dugun gauza bakarra zera izan da: dantza taldetik proposatzea bideo bat grabatzea eta sare sozialetara igotzea. Txikiei, berriz, "kolpe-kolpe" abestia dantzatzeko proposatu genien, eta gura izan zuen umeak parte hartu zuen. 

Arriskurik ikusten duzue umeak desmotibatzeko?
Bada, egoera honetan, bi muturretako egoerak aurkitu ditzakegu. Alde batetik, aurretik zutena baino gogo gehiagorekin joatea entseguetara eta dantza egiteko gogoa edukitzea gerta daiteke. Beste aldetik, umeak guztiz desmotibatuta en daitezke, eta posible da gehiago ez bueltatzea...  

Gurasoekin harremanetan jarri zarete?
Ez dugu berbarik egin gurasoekin horren inguruan, beraz ez da ezer ere komentatu.

Aurretik ere kostatu izan al zaizue taldeak osatzea?
Gure kasuan, eta guk 2-8 urte bitarteko umeekin daramatzagun urteetan, txikitxoen taldeak politak atera dira. 10-15 umeko taldea izan ohi dugu. Are gehiago, 6-8 urte bitarteko umeen 8ko taldea sortzeko aukera ere izan dugu aurten arte. Momentu honetan 6 ume daude.

Dokumentuaren akzioak