Dokumentuaren akzioak
'Kondairaren oihartzunak' Azpeitia Dantzan egitasmoari hasiera emateko
Sahatsa Dantza Taldeak, Musika Bandak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak eskainiko dute zapatuan, Soreasun, 22:00etan
Sorginen istorioak , akelarreak edota akerrari egindako gorazarreak, bardoen lana eta euskal lurretako lasaitasuna mehatxatzen zuten inbasio eta inbasoreak ekarriko dituzte gogora Sahatsakoek. Kontaezinezko baskoien guda ugarietako garaipenak ere erakutsiko dituzte.
Bi zati izango ditu emanaldiak. Errenazimenduan emango diete hasiera eta ezpata dantza, dantza herrikoiak eta zezen eta makil jokoz hornitutako festa izango du ardatz bigarren zatiak.
Musika Banda eta Julian Barrenetxea abesbatzaren laguntzarekinkin, Pablo Sorozabal, Jesus Guridi, Turrillas, Johann Strauss eta Robert W. Smith-en musika entzun ahal izango da.
3 emanaldi gehiago
Azpeitia Dantzan egitasmoak uztailaren 13an (igandea) izango du jarraipena. Jose Mari Orbegozok zuzendutako areto dantzen emanaldia eskainiko da Soreasu Antzokian, 20:00etatik aurrera.
Hilaren 19an, zapatuan, Itsasi Euskal Kultur Taldearen txanda izango da. Soreasuko oholtzan baita ere, Ainara Bidalek eta Maite Maizek zuzendutako dantzariek, ikuskizuna eskainiko dute, 22:00etatik aurrera.
Azken saioa uztailaren 20an, Done Jakue parkearen inguruan izango da. Ronde-Bi ahizpa izeneko emanaldia eskainiko dute Frantziako Rouge Eleak konpainiako Celia Asselin eta Ander Fernandez dantzariek. Kale ikuskizuna da eta dantza eta zirkoa uztartuko dituzte Fanny Soriano eta Corine Cellaren gidaritzapean, 19:30ean hasita.
Sahatsa. 'Kondairaren oihartzunak' ikuskizuneko eszena.
Dokumentuaren akzioak