Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Komunikatzeko premiaz

Dokumentuaren akzioak

Komunikatzeko premiaz

Kukai eta Tanttakak 'Komunikazio-Inkomunikazioa' ikuskizuna estreinatuko dute bihar Arriagan

Gai unibertsalak jorratzeko Mikel Laboaren izen bereko abesti ezaguna hartu dute oinarritzat
Egilea
Iñaki Mendizabal Elordi
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2013/02/28
Lotura
Deia

Musikak, dantzak eta an-tzerkiak bat egingo dute astegoien honetan Bilboko Arriaga Antzokian, Tanttaka eta Kukai taldeen eskutik. Antzerkilariek eta dan-tzariek Komunikazio-Inkomunikazioa ikuskizuna taularatuko dute bihar eta etzi, iluntzeko 20.00etatik aurrera. Komunikazio-inkomunikazioa Arriaga An-tzokiak bere ibilbide osoan ager-tzen duen laugarren dantza-eko-izpena da, 2009an estreinatutako Pobres bestias, 2011ko Burnia eta 2012ko El Cascanueces-en ondorengoa, hain zuzen.

Mireia Gabilondok (Bergara, 1964) zuzentzen du oraingo ikus-kizun mestizoa eta Jon Mayaren (Errenteria, 1977) laguntza jaso du koreografia osatzeko. Baina ez bakarrik egon zeregin horretan. "Israel Galvan eta Kepa Arretxeren laguntza ezinbestekoa ere izan dut", aitortu zuen atzoko prentsa agerpenean Jon Mayak berak.

Kukaik Tanttakarekin bete duen "hamar urteko elkarlana" azpimarratu zuen dantzari gipuzkoarrak: "Azken urteotan egindako lan oparoaren emaitza da ikus-kizun berri hau, baina beste testuinguru batean jarri dugu eta horregatik agertzen da hainbeste kolaboratzaile".

Ikuskizunaren arduradunek Mikel Laboa aipatu zuten behin eta berriz inspirazio iturri legez. "Komunikazio-inkomunikazioaren begiekin so egin ohi baitzuen beti berak, eta inspirazio iturri horrek irekitako leihoetan ipini dugu gure begirada", azaldu zuen Gabilondok. "Hortik abiatu eta gai unibertsalak jorratzen ditugu, gure nahiak, gure beldurrak jar-tzen ditugu eszenatoki gainean, askatasun osoz", zioen zuzendariak. Hala, Mikel Laboak kanta-tzerakoan erakusten zuen askatasunak inspiratuta ondu dute neurri handi batean pieza berri hau, eta Mireia Gabilondok ez du berarekiko mirespena disimula-tzen: "Iradokitzailea zen bera hain libre kantatzen ikustea, hi-tzik erabili gabe asko adierazteko gai zela ikustea, eta, horrezaz gain, umorea egiteko gai zen. Izugarria zen Mikel Laboa".

elkarrizketaren indarra Gizabanakoak, taldeak, munduak edo unibertsoak etengabeko harremanetan bizi dira, komunikazioan edo inkomunikazioan, eta ha-rreman horietan sortzen diren elkarrizketak irudikatu nahi izan dituzte Tan-ttakak eta Kukaik. "Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez, musikaren bitartez edo isiltasunaren eskutik, elkarrizketak sortuz edo bakarrizketetan igeri eginez edota arte jardueren eta pertsonen arteko mu-gak urratuz, komunikatuz, inkomunikatuz" sortu dute ikuskizun berria, zuzendari biek onartzen duten moduan, eta Kukaik betiko bere ekarpena egin dio. "Jakina denez -gaineratu zuen Jon Mayak-, gu beti euskal dantza tradizionaletik abiatzen gara, baina zerbait garaikidea lantzeko asmoarekin, eta oraingo honetan ere horixe egin dugu. Kontua da ikuskizun honetan gauza ezberdin asko ikusiko direla, estilo diferenteak eta diziplina anitzak, eta horregatik jaso dugu hainbeste laguntza. Horrek emanaldia aberastuko du, zalantzarik gabe".

kukai-tanttaka Kukai Errenterian kokatutako dantza konpainia da. Deiadarra izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001. urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu.

Esanguratsuak dira Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: 1937, gogoaren bidezidorretatik (2002), Otehi-tzari Biraka (2005) eta Hnuy illa… (J. Sarrionandiaren lan batean oinarrituta, 2008). Ikuskizun hau-ek hainbat sari jaso dituzte, baina guztien artean nabarmentzekoa da Hnuy Illa ikuskizunak 2009. urtean eskuratutako Max saria, errebelazio gisa jaso zuena.

Ezagunak dira, baita, Kukaik egindako kolaborazio eta lankidetza ugari eta bitxiak. Esaterako, Oreka Tx eta Amaren Alabak taldearekin eginiko Hostoak edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eginikoa.

Tanttaka, ordea, aspaldikoagoa da. 1983an agertu zen plazara Hau bai nahastea ikuskizunarekin. Antzerkiarekiko zaletasun hark iraun egin du, eta makina bat aldaketaren, krisialdiren, zailtasunen, arrakasta ugariren eta bira askoren ostean, bizi-bizirik diraute. Aipatzekoak dira beraiek ekoiztutako edozenbat lan, tartean, Agur, Eire Agur, Kontuz, Maite Zaitut, El Florido Pensil, Errudun Jaioak edo Emakumeak Izarapean.

Homenaje a un precursor

La comunicación y la incomunicación eran dos temas que preocupaban a Mikel Laboa. Además, el cantante donostiarra entendía que eran dos ramas del mismo árbol. "Él entendía que la incomunicación era también parte de la comunicación", manifestaba ayer Mireia Gabilondo, directora del nuevo espectáculo que Tanttaka y Kukai presentan mañana en el Teatro Arriaga de Bilbao. "Laboa nos enseñó, antes que otra mucha gente, que podíamos comunicarnos de muchas maneras, y él tenía la suya propia. En la música vasca fue un precursor, sin duda". "Hay muchas formas de comunicarse; no sólo el diálogo normal", decía Laboa al respecto en una extensa entrevista concedida a Mertxe Aizpurua en 2006. "Es también la expresión corporal, el lenguaje gestual, el irrintzi… hay muchos modos y maneras, pero en lo que se refiere al público, como dice Bertold Brecht, siempre hay que guardar una necesaria distancia: el otro debe captar lo que intentas comunicar, pero debe ser de una forma limpia, más sutil que evidente". Eso mismo tratarán de trasladar al público las dos compañías, que funden sus esfuerzos en este curioso homenaje.

Ficha del espectáculo

· Lugar y fecha: Arriaga, mañana y el sábado (20.00 horas).

· Autores: Mireia Gabilondo y Jon Maya.

· Dirección: Mireia Gabilondo.

· Coreografía: Jon Maya.

· Coreógrafa invitada: Jone San Martin.

· Música: Mikel Laboa.

· Diseño de iluminación: Xabier Lozano.

· Vestuario: Ana Turrillas.

· Imágenes: Acrónica.

· Diseño de audio: Xabier Erkizia.

· Intérpretes: Aitor Beltran, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria, Nerea Vesga.

· Colaboraciones especiales: Israel Galván, Kepa Artetxe.

"Iradokitzailea zen Laboa hain libre kantatzen ikustea", onartzen du Mireia Gabilondok

"Azken urteotan egindako lanaren emaitza da, baina beste testuinguru batean jarrita", dio Mayak

Dantzariek azken entseguak egin zituzten atzo.

Dantzariek azken entseguak egin zituzten atzo. (ARGAZKIA: PABLO VIÑAS)

Dokumentuaren akzioak