Dokumentuaren akzioak
Kolonbiako gatazka, dantza bihurtuta
Tino Fernandez koreagrafoak sortu zuen taldea, eta, dagoeneko, hamabi urte daramatza agertokietan. Sari ugari jaso ditu, eta dagoeneko berezko hizkera estetikoa lortu du. Lan horretan Kolonbiako gatazkaz mintzo da konpainia. Basauriko Sozial antzokiko agertokiko zorua lurrez estaliko dute, eta bederatzi dantzarik indarkeriaz, txirotasunaz eta erbesteaz jardungo dute. Kolonbiarren egunerokoa erretratatzen dute, salaketa alderdikoirik egin gabe. Gaur, 20:30ean.
Dokumentuaren akzioak