Dokumentuaren akzioak
Koldo Amestoirekin, mitoa eta erritoaren artean
Sormenaren behar horretatik jaio zen «Khondarian», non Eurasiako kulturaren bi pertsonaien gorabehera kosmikoak taularatzen ditugun: itzaina eta ehulea. Ipuin herrikoi eta mito galdu batzuk aukeratuta, bere ahotsak eta dohai dramatikoak gure kultur ondare alferrik galdua sinesgarritasunez bete dute; dantzak hitzen arabera izan dira eraberrituak. Erritmoa, egitearen lehen adierazgarri bezala, hitzaren izaerari lotzen zaio. Lehen sakralitatea baliatuz, alegia, hasieran, hitza zen, eta hitza haragi bihurtu zen eta gure artean bizi, berdin esan dezakegu: hasieran, erritmoa zen, eta erritmoa dantza bihurtu zen eta dantzak gure baitan bizi. Amestoi eta bera bezalakoei eskertzen diet, inguratzen gaituen hainbeste zarpailkeriaren artean, telebistak irentsitako herri baten hitza eta kultura berreskuratu izana.
Dokumentuaren akzioak