Dokumentuaren akzioak
Koko-marruak museoan

ERAKUSKETA. Xehetasun guztiekin erakusten dira koko jantziak, bai dantzarienak, bai koko-marruenak bere osagarri gustiekin.

BEREZIAK. Urteak pasa ahala, pertsonai berriak azaldu dira Eibarko aratosteetan, batzuk maniki batean jartzeko zailak direnak.

ABESTIA. Koko-moko, saria bete moko! Horrela hasten da baserriz baserri urtero abesten den kanta. Aratosteen ohiturei jarraituz koko-eskea egiten da eta baserritarrek harrera beroa eman diote jaiari. Kolore alaiak, ahaztuta dagen kapela eta zintzarri bat gerrian nahikoak dira kokojanzteko. :: ARGAZKIAK: FÉLIX MORQUECHO

BEREIZGARRIAK. Aratosteak maskarak behar ditu eta Euskal Herrian zintzarri, erratz eta hainbat osagaiaz laguntzen dira koko jantziak.

IRUDIETAN. Argazkiei esker, ikusleak jai honen nondik norakoak ezagutzeko aukera du Armagintzaren Museoan.
Dokumentuaren akzioak