Koko-marruak Aratosteetarako giroa epeltzen hasi ziren asteburuan

Hedabidea
Eta Kitto!
Mota
Albistea
Data
Lotura
Eta Kitto!

Hamargarrenez etorri zitzaizkigun bisitan koko-marruak eta koko-dantzariak zapatuan, Kezka dantza taldearen ekimenez.  Merkatu Plazan ekin zioten egunari goizean goiz eta, eguraldia lagun, ederto eman zuten egunaren zatirik handiena Gorosta eta Mandiolako baserrietan koko-eskean eta dantzan. Iluntzean, berriz, Mauxitxa txarangarekin batera egindako kalejirarekin Eguen Zurian hasiko diren Aratosteetarako girotu zituzten herriko kaleak. Argazki bilduma ikusi nahi baduzue, sartu mediatekan.

Koko-marruak  Aratosteetarako  giroa  epeltzen  hasi  ziren  asteburuan