Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Koko-dantzak Mandiola eta Aginako baserrietatik arituko dira bihar

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak Mandiola eta Aginako baserrietatik arituko dira bihar

Honezkero, aratosteak bertan dauzkagu eta koko-janzteko lehen aukera Kezka Dantza Taldearen eskutik dator.
Egilea
Felix Morquecho
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2014/02/21
Lotura
Diario Vasco

Bihar, Eguen Zuriren aurreko larunbat bezala, koko-dantzak eta koko-eskea egingo dute, bai Eibarko baserrietan bai kalean. Egun luzea izango da jai koloretsu eta lotsagabe hauei hasiera emateko. Lehen hitzordua goizeko 8:30etan izango da Merkatu Plazan. Bertatik, koko-dantzen konpartsak baserrietara abiatuko dira. Talde batek Mandiola aldera joko du eta besteak Agina aldera. Joan den urtean bisitatu gabeko baserri batzuetan dantza eta koko-eskea egin eta gero bi taldeak berriro elkartuko dira.

Erdiko kaleetan 19:00etan

Koko-dantzak arratsaldeko 19:00etan ailegatuko dira erdiko kaleetara. Mauxitxa fanfarrearekin batera dantzari eta koko-marruak Anbulategiko parketik aterako dira, parte-hartze libreko jaia ospatzeko.

Koko-dantzak Mandiola eta Aginako baserrietatik arituko dira bihar

Aratosteak ailegatu dira eta koko-dantzak ere bai. :: MORQUECHO

Dokumentuaren akzioak