Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Koko-dantzak ikasteko bigarren saio irekia eguenean egingo dute

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak ikasteko bigarren saio irekia eguenean egingo dute

Komunikabidea
Eta Kitto
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2023/02/07
Lotura
Eta Kitto
BIDEOA | Koko-dantzak ikasteko bigarren saio irekia eguenean egingo dute

Koko-dantzak ikasi eta datorren zapatuko ekitaldietan parte hartu nahi dutenentzat ikastaro irekiak antolatu ditu Kezka dantza taldeak. Atzo izan zen lehen saioa eta bigarrena eguenean (otsailak 9) izango da, 19:30ean Errebal Plazan (egun horietan egingo da koko-jantzien banaketa ere).

Koko-dantzak otsailaren 11n, zapatuan ospatuko dira Kezka dantza taldearen eskutik. Urteroko martxan, goizetik hasiko dira, 08:30ean Errebalen, baserritarren postuetan eta, hango dantzak amaituta, baserrietako ibilbideari ekingo diote, aurten Mandiola eta Gorosta auzoetan. Arratsaldean, berriz, 19:00etatik 21:00etara Eibarko kaleetan ibiliko dira eta jendea bertan parte hartzera animatu nahi dute, horregatik antolatu dituzte koko-dantzak irakasteko saio hauek.

Dokumentuaren akzioak