Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kmk, EITB Kultura sarietako publikoaren faboritoa

Dokumentuaren akzioak

Kmk, EITB Kultura sarietako publikoaren faboritoa

Komunikabidea
eitb.com
Mota
Albistea
Data
2010/06/22

EITB Kulturak antolatzen duen bideosormen lehiaketako epaimahaiak ostegunean emango dituzte irabazleen izenak, Bilboko egoitzan egingo den jaian. EITBk eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute lehiaketa. Momentuz, lehen irabazlea dugu: Kmkren Sistema para facilitar la creacion de animaciones de dantzaris (parte III- zazpi jauziak).

Esan bezala, gainontzeko hiru ataletako (bideosormena, animazioa eta narrazioa) irabazleen izenak ostegunean emango dira jakitera eta Aitor Ortizen argazki esklusibo bat jasoko dute.

Gainera, zure lan faboritoari botoa emateak saria izango du. EITB Kulturako bideosormen lehiaketako webgune berezian botoa eman dutenen artean, Aitor Ortizen beste argazki esklusibo bat zozkatuko dugu.

Gogoratu: Eposta bat bidal dezakezue ekainaren 24eko festara etorri nahi baduzue eitbkulturasariak@eitb.com helbidera edo bestela, hemen izena eman. Twitterren, #bideosormena

etiketa erabiliko dugu.

 

 

 

 

Kmk, EITB Kultura sarietako publikoaren faboritoa - EiTB Kultura Albisteak

Dokumentuaren akzioak