Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kiroldegia goraino bete da Danbolin musika eskolako ikasleen dantza emanaldian

Dokumentuaren akzioak

Kiroldegia goraino bete da Danbolin musika eskolako ikasleen dantza emanaldian

Egilea
Aitziber Artzallus
Komunikabidea
Karkara
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2022/03/19
Lotura
Karkara

17:00etan hasita, eta bi txandatan, 165 bat dantzarik parte hartu dute jaialdian. Aurrena, Musika eta mugimendua eskolak jasotzen dituzten 4 eta 6 urte arteko 72 ikasle aritu dira dantzan; eta jarraian, 7 eta 13 urte arteko dantzariek hartu diete erreleboa.

Jendetza erakarri du gaur arratsaldean Danbolin musika eskolako ikasleen dantza emanaldiak.  17:00etan hasita, eta bi txandatan, 165 bat dantzarik parte hartu dute Karela kiroldegian egin duten jaialdian. Aurrena, txikienak atera dira jendearen aurrera; Musika eta mugimendua eskolak jasotzen dituzten 4 eta 6 urte arteko 72 ikasle, hain zuzen. Korrika gaia oinarri hartuta egin dute  orduerdi pasatxo iraun duen dantza ikuskizuna.

Horiek amaitutakoan, 18:00etan, 7 eta 13 urte arteko dantzariek hartu diete erreleboa. 93 ikasle jardun dira dantzan, ordubete inguruz, eta hainbat euskal dantza eta koreografia egin dituzte.

Datozen egunetan, bigarren hiruhilekoa bukatzeko, instrumentuen entzunaldiak eskainiko dituzte.

Dokumentuaren akzioak