Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kintoen azken entseguak

Dokumentuaren akzioak

Kintoen azken entseguak

Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Altsasu
Mota
Albistea
Data
2024/01/30
Lotura
Guaixe

Dantzak ikasteko elkartu dira ilbeltzeko astegunetan.

Otsailaren 5ean, astelehenean, Santa Ageda egunarekin plazara aterako dira aurrenekoz aurtengo kintoak. 19:00etatik aurrera izanen da. Han, txandaka, zortzikoa dantzatzen hasiko dira. Herriko dantza behar bezala ikasteko ilbeltzaren 8az geroztiko astegun guztietan Burunda frontoian elkartu dira. 21:00etatik 22:00etara zortzikoa, jota eta porrusalda dantzatzen ikasi dute. Aitziber Etxaiz Soria, Edurne Gonzalez Somocurcio eta Nerea Mazkiaran Lopez de Muniain izan dituzte irakasle. Aurten gazteei zortzikoa irakasteaz aparte, 1983ko kintako bost emakumezkori ere irakatsi diete zortzikoa. Haiek ere dantzatuko baitira Santa Agedan. 

Kintoen dantza entseguak ez ditu galtzen Luis Mari Lopez de Goikoetxea Sueskunek, hamarkadetan  kintoen dantza irakaslea izandakoa. Harekin batera makina bat altsasuarrek betetzen dituzte harmailak, kintoen dantza trebezia aztertzeko. Ikusleak adin guztietakoak dira, baina gazteak dira nagusi. 

Dokumentuaren akzioak