Dokumentuaren akzioak
Kintoek badituzte buruzagiak
Santa Ageda ospakizuneko lehen egitekoa kintoen buruzagiak aukeratzea da eta horixe egin dute gaur udaletxean. Txanpon baten bidez aukeratu da lehenik zein aukeratuko zen eta emakumezkoak izan dira. 33 nesken artean kartak banatu ditu alkateak eta aurreneko bueltaren akaberan atera da aurreneko erregea, Ainhoaren eskutan. Buelta eta erdi egin ondoren atera du bigarrena Oihanek. Mutilen artean buruzagia aukeratzea gehiago kostatu da. Kartak banatzen bigarren buelta egiten hastea erakutsi du erregea Jon Anderrek eta hirugarrena hasi berritan Ekainek.
Dokumentuaren akzioak