Dokumentuaren akzioak
Kinto festari gaur agurra
Gaurko bazkari afariarekin eta parrandarekin despedituko dira Olatzagutiko kinto ospakizunak.
Pasa den larunbatean Santa Ageda ospatu zuten Olaztin. Urtero bezala, aurtengo kintoei 45 eta 60 urtekoak gehitu zitzaizkien lehen ordutik. Ohitura denez, gazteenak herrian zehar ibili ziren eskean, txarangaren musika atzetik zeramatela. Euriak bere agerpena egin zuen, baina nahiz eta eguraldi kaxkarra izan, herritarrak girotuta ibili ziren goiz osoan zehar. Aurtengoan, Argoitz eta Mikele Razkin anai-arrebak izan ziren kintako gazteenak.
Dokumentuaren akzioak