Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kimetz eta Eneritz bigarrenez txapeldun

Dokumentuaren akzioak

Kimetz eta Eneritz bigarrenez txapeldun

Komunikabidea
Gara
Mota
Albistea
Data
1999/06/21

Ez zuten suerterik izan. Bezperan, larunbatean, kanporaketa jokatu ondoren egin zen zozketan azken postua tokatu zitzaien, eta hamahirugarren zenbakia gainera. Urduri ikusi genituen agertoki ertzean dantzariek beroketak egiteko harturik duten lekuan. "Guk urtean zehar berrogei bat txapelketatan hartzen dugu parte. Ohituta egon behar genuke, baina Segura berezia da, sekulako ospea lortu duelako", esan zuen txapela irabazita gero Kimetz Larrañagak.

Azken postuan tokatu zitzaien, esan bezala, eta haien aurretik maila tekniko izugarriko bikoteak paseak ziren. Hala ere, Segurako txistulari taldeak fandangoaren lehen konpasak jotzen hasi orduko igarri genien berriro txapeldun izan zitezkeela. Ez genuen asko itxoin beharrik izan. Epaimahaiak bere puntu-kontaketak egiten zituen bitartean, Edu Muruamendiarazen taldeak koreografia labur baina eder bat eskaini zuen eta Joxe Mari Iriondok eman zituen txapelketaren finaleko emaitzak: Hirugarren saria Asier Ena eta Iranzu Lizarralde bergararrentzat izan zen. Bigarren saria Nagore Ziganda eta Aitzol Ena Bergara eta Hernaniko bikotearentzat eta lehena, bigarren aldiz, Eneritz Epelde eta Kimetz Larrañaga azkoitiarrentzat.

J. J. Ugalde: "Teknika aldetik izugarri aurreratzen ari dira dantzariak, baina garra pitin bat falta zaie"

Aihnoa Iraola eta Iker Arrue Donostia-Lasartekoek egin zuten saioa lehenik, Ainhoa Juaristi eta Ekaiz Larrañaga azkoitiarrak ondoren, Janire Urbieta eta Xabier Azurmendi Zegama eta Bergarakoak hirugarren postuan, Edurne eta Jon Ander Azpitarte azkoitiarrek laugarren postuan, Irazu Lizarralde eta Asier Enak bergarrarek bosgarren postuan, Nagore Ziganda eta Aitzol Ena Bergara-Hernanikoak seigarren, Idoia Madariaga eta Karlos Las Heras sestaoarrak zazpigarren, Aranta Garin eta Ekain Sardon herniarrak zortzigarren, Leire Alvarez eta Xabier Segura hernaniarrak ondoren, Amaia Agairre eta Jon Aranburu bergarrarrak segidan, Nerea Indakoetxea eta Gaizka Iberas oreretarrak ondoren, Miren Illarreta eta Tomas Ugaldebere donostiarrak hamabigaren eta txapeldunak azkenak. Sailkapena eman ondoren, epaile gisa aritu zen Joxe Juan Ugaldek esan zuenez, hamahiru horien artean bi talde nabarmendu ziren, bata punta-puntakoa, elitekoa eta beste bat oraindik heltzeko zerbait falta zaiona. "Nik uste dut, fubolean bezalaxe, lehengo dantzariak gartsuagoak zirela eta oraingoak teknikoagoak. Pausoen lanketan, sinkronizazioan eta beste hainbat arlotan izugarri gora joan gara, baina dantzak komunikazioan eta indarrean galdu du ", esan zuen.

Kimetz eta Eneritz ere hiztun zeuden bigarren txapela irabazi eta gero. "Azterketak bukatutakoan hasiko naiz gozatzen", esan zuen Kimetzek.

Dokumentuaren akzioak