Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kilometro berezia hirugarren azeri-dantzarentzat

Dokumentuaren akzioak

Kilometro berezia hirugarren azeri-dantzarentzat

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2003/04/03

Aurtengo Korrikak kilometro berezia, Korrika Batzordeak hala erabakita, hirugarren azeri-dantzari eskaintzea erabaki du. Azeri-dantza tradizionalari trabarik jarri gabe, 1997.ean emakume eta gizonez osatutako azeri-dantza sortzeagatik, hirugarren azeri-dantza edo azeri-dantza mixtoa, alegia. Zinko-Enean egingo zaio omenaldia hirugarren-azeri dantzari, korrika iritsi baino lehentxeago -apirilaren 6an goizaldeko 2:15ean-. Agurra kantatu eta dantzatu ondoren, azeri-dantza egingo dute. Korrika 13 Zinko-Eneara iristen denean, hirugarren azeri-dantzakoek hartuko dute lekukoa, kilometro berezia egiteko.

Dokumentuaren akzioak