Dokumentuaren akzioak
Kieveko operako dantza taldeak On Kixote irudikatuko du Miarritzen
Miarritzen emanen duen emanaldia antzin munduko hainbat gunetan emana izana da. Aspalditik ari da taula gainetik taula gainera. Gainera, Moskun, Tokion eta Pariseko lehiaketetan urrezko dominak eskuratuak dituzte antzineko obra batzuekin.
Oraingoan, 50 artistek On Kixote liburuaren bigarren zatia dute jokatuko. Kitri ostalerraren alaba eta Basile bizar mozlearen arteko amodio iskanbilatsuak dituzte irudikatzen. Begitarte tristea duen zaldunaren ipuinak ere bere lekua ukanen du. On Kixotek maitasuna, ohorea eta justizia inposatu nahi du mundu osoan. Sancho Panzak, zaldunarentzat beti hor dena, materialismoa eta errealitatea sinbolizatzen du. Don Kixoteren bidaia osoak segitzen ditu.
Pertsonaia mitiko hauekin ordu pare goxoa segitzeko parada ematen du baletak. Umorea eta itxuraren bidetik joanen dira dantzarien urratsak.
Ororen buru, ipuin horiekin, ilusio erromantikoak ironizatzen josatzen dituzte dantzariek eta koreografoak.
Koregrafia Petipa izarraren aztarnetatik
Musika, Minkusena da. 1886 arte, Errusiako Balet inperialeko konpositore izan zen artista da hau.
Koregrafia, Marius Petiparena da, Kovtoun eta Ivanoukin idatzi zuena. Mirotchnik eta Yaremenkok berriz landua dute. Petiparen izarraren aztarnetatik doaz.
Petipa, XIX. mendean izan ziren koreografo eraginkorrenetarik bat da. Dantzaren adierazpen berri bat asmatu zuen. Bere ospea Mariinsky aretoan hasi zen, non baleta maisuaren titulua eskuratu baitzuen.
Dokumentuaren akzioak