Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kezkaren 50 urteak ospatzeko jaialdi berezia egingo da Coliseoan

Dokumentuaren akzioak

Kezkaren 50 urteak ospatzeko jaialdi berezia egingo da Coliseoan

Komunikabidea
...eta kitto
Mota
Albistea
Data
2008/10/29

Azaroaren 15ean, 19.30etan Coliseoan eskainiko duen ikuskizun bereziarekin ospatuko du mende erdiko ibilbidea Kezka dantza taldeak. Izan ere, Klub Deportiboaren barruan orain 50 urte sortu zen dantza taldeak, azken urteotan lagun izan dituen taldeen laguntzarekin, Saria bete dantza izenburuko emanaldia aurkeztuko du.
Kezkatik adierazi digutenez, “aurtengo urtea bete-betea izaten dihardu (Aratosteetan koko-dantzak, Axeri-boda ikuskizuna, York-en Sword Spectacular jaialdia, Utahkoen bisita... ) eta propio urteurrenari begira ekitaldi gutxi antolatu ditugu. Apirilaren 13an Arraten ospatu genuen 50. urteurrena eta orain, azaroaren 15ean, Kezkarekin elkarlanean dabiltzan talde batzuk gonbidatu ditugu, elkarrekin jaialdia egiteko”.
Coliseoa bete dantza
Aratosteetan “Koko-moko, sária bete moko” kantatu bazuten, oraingoan ‘Saria bete dantza’ izeneko emanaldia antolatu dute: “Eibarren ‘sária’ otarra da eta ‘Coliseoa bete dantza’ egin nahi dugu azaroaren 15ean”.
Azken urteotako Kezka dantza taldearen ibilbidean funtsezkoak izan diren “eta gure laguntzat ditugun" dantzari eta dantza taldeak gonbidatu dituzte eta “gutxitan ikusteko aukera izaten den emanaldia” eskainiko dutela aurreratu dute: “Donostiako Argia, Galdakaoko Andra Mari, Iruñeako Duguna, Añorgako Arkaitz eta Elgoibarko Haritz taldeak gaur egungo dantza talde onenetakoak dira eta bakoitzak eskainiko dituen dantzetan gainontzeko guztientzat eredu eta erabateko erreferenteak dira. Zuberoako dantzak, Arratiako jota ikusgarriak, Otsagabiako makila-dantzak, Durangaldeko dantzari-dantza, Gipuzkoako dantzak...”. Horiekin batera, Eibarko Kezka dantza taldeak Arrateko ezpata-dantza eta beste zenbait dantza eskainiko ditu.

Dokumentuaren akzioak