Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kezka Dantza Taldea Terrassako Diada dels Bastoners-en arituko da

Dokumentuaren akzioak

Kezka Dantza Taldea Terrassako Diada dels Bastoners-en arituko da

Egilea
Felix Morquecho
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2009/04/24

Ailegatu eta gero, bihar izango da lehenengo ekitaldia. Arratsaldeko 18.00etan Raval de Montserraten elkartuko dira hiru taldeak eta kalejira bat ospatuko dute. Igandean, goizean hasiko da dantzarien eginkizuna. Goizean goiz elkartuko dira taldeak baina aurreko egunean baino talde gehiagok hartuko dute parte. Kataluniako Bastoners de Sant Pere, Bastoners d'Esplugues de Llobregat, Bastoners de Moià, Bastoners del Raval, Bastoners de Sabadell, Bastoners de La Palma eta Bastoners de Terrassa arituko dira eta hauekin batera Kezka Dantza Taldeak eta Duguna Dantza Taldeak Euskal Herriko makil dantzak erakutziko dituzte. Bastoners de Terrassa taldea 2007an Eibarren egon zen eta orain Kezkakoek bisita itzultzen ari dira.

Kezka Dantza Taldea Terrassako Diada dels Bastoners-en arituko da
Bastoners de Terrassa Eibarren egon ziren 2007an. /MORQUECHO

Dokumentuaren akzioak