Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kezka taldeak 'Koko-dantzak' berreskuratu ditu Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Kezka taldeak 'Koko-dantzak' berreskuratu ditu Eibarren

Taldeko kideak koko-eskean eta koko-dantzan arituko dira urtarrilaren 26an

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2007/12/29

Hasteko, Kezka taldeko lagunek Arrate, Mandiola eta Gorosta nekazal guneetako baserriak bisitatuko dituzte, 9.00etatik 18.00etara arte. Baserri bakoitzaren aurrean dantza emanaldia eskaini eta koko-eskea egingo dute.

Arratsaldean, berriz,Koko-dan-tza k eta koko-marruen konpartsa hiriguneko kaleetara iritsiko dira, beti ere, Aratosteetako dantza eta musika tradizionalak herritarrei erakusteko.

Edonola ere, Koko-dantzen inguruan Kezka dantza taldeak eskainiko duen proposamena urte askotako lanaren emaitza da.

"Jaien, errituen, dantzen eta tradizioen behaketa, informazio bilketa eta irakurketa lan luzearen ondoren ekin diogu Aratosteetarako proposamen berri hau lantzeari", aitortu dute taldeko lagunek.

Horrela bada, Kezkak Eibarren plazaratuko dituen Koko-dantza k eta koko-marrua k bertakoak dira, "bereziak eta nortasun propioa dutenak, baina aldi berean inauteriaren izpiritu tradizional eta europarrean oinarrituak eta testuinguru horretan bete-betean txertatzen direnak".

Taldekoen esanetan, "Eibarko Aratosteen inguruan erabili izan diren zenbait ohituretatik jaso ditugu su berria pizteko erabiliko ditugun txinpartak. Ohitura biziak ez ditugu horrenbeste ezagutu, baina Aratosteen inguruan Toribio Etxeberriak eta Juan San Martinek laga diguten ondareek balio izan digute puzzle berrirako pieza zahar batzuk ere balio zezaketela konturatzeko".

Dokumentuaren akzioak