Dokumentuaren akzioak
Kezka dantza taldeko 36 kide Belgikan egon dira
Kezka dantza taldeko 36 kidek osatutako taldea izan zen Anberesen (Belgika) aurreko asteburuan, 32 dantzari eta 4 txistulari, eta Arraten irailaren 8an egin ohi duten ezpata-dantza eskaini zuten bai Anberesko katedralaren aurrean, merkatu plazan eta baita Borgehout distritoko udaletxearen aurrean ere. Beraiekin batera Belgika, Frantzia eta Eskoziako taldeak izan ziren.
      
      
      Lange Wapper, Anberesko ezpata-dantzarien taldeak 50 urte bete ditu, eta urteurren horretan Arrateko ezpata-dantza bertan eskaintzera gonbidatu zituzten flandriarrek euskal ezpata-dantzariak.
Dokumentuaren akzioak
    
  




 
