Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kezka Dantza Taldeak Gauargi jaialdian hartuko du parte

Dokumentuaren akzioak

Kezka Dantza Taldeak Gauargi jaialdian hartuko du parte

Haurrak izaten dira Gauargi jaialdiko protagonistak eta aurtengo edizioan Palestina, Argentina, Bolivia, Txetxenia eta Ukrainatik etorritako dantza taldeak arituko dira Lapurdiko Ezpeleta (hemen egingo dira ekintza gehienak), Basusarri, Senpere, Donapaleu, Ainhoa, Larresoro, Zuraide eta Biarritz herrietan bihartik asteartera arte, hau da, hilaren 17tik uztailaren 23ra arte. Kezka Dantza Taldeko kideek ere parte hartuko dute munduko musika eta dantzariak batzen dituen jaialdi honetan.
Komunikabidea
Eta kitto!
Mota
Albistea
Data
2019/07/16
Lotura
Eta kitto!

Kezka Dantza Taldeak Gauargi jaialdian hartuko du parte

EGITARAUA

Uztailak 17 asteazkena

Ezpeleta

  • 11:00 Kaleetan zehar dantza desfilea.
  • 11:30 Jaialdiaren inaugurazioa Natura antzokian.

Basusarri

  • 20:30 Palestina eta Euskal Herriko taldeen emanaldia frontoian.

Senpere

  • 20:30 Euskal Herriko, Boliviako eta Txetxeniako taldeen emanaldia Salle Larrekon.

Donapaleu

  • 20:30 Euskal Herriko, Argentinako eta Ukrainiako taldeen emanaldia frontoian.

Uztailak 18 osteguna

Ezpeleta

20:30 Irekiera ekitaldia, talde guztien partaidetzarekin.

Uztailak 19 ostirala

Ezpeleta

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Boliviako eta Txetxeniako taldeak.
  • 20:30 Irekiera ekitaldia, talde guztien partaidetzarekin.

Kanbo

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Euskal Herriko eta Palestinako taldeak.

Ainhoa

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Argentinako eta Ukrainiako taldeak.

Uztailak 20 larunbata

Senpere

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Euskal Herriko eta Palestinako taldeak.

Larresoro

  • 10:30 Kaleetan zehar desfilea, Boliviako eta Txetxeniako.
  • 18:00 “Herria dantzan” emanaldiak Ezpeletako kaleetan.

Basusarri

10:30 Kaleetan zehar desfilea,Argentinako eta Ukrainiako taldeak.

Ezpeleta

  • 11:30 Kalean zehar talde guztien emanaldiak.
  • 20:30 Itxiera ekitaldia.

Uztailak 21 igandea

Ezpeleta

  • 11:30 Udantza, euskal taldeen emanaldiak Ezpeletako frontoian.

Uztailak 22 astelehena

Zuraide

  • 16:30 Ukrainiako taldearen emanaldia.

Ezpeleta

  • 20:30 Itxiera ekitaldia Ezpeletan

Uztailak 23 asteartea

Biarritz

  • 11:00 Euskal Herriko eta Palestinako taldeen emanaldia Biarritzen (kalean).
  • 12:00 Argentinako, Ukrainiako eta Txetxeniako taldeen emanaldia Donibanen (kalean).

Dokumentuaren akzioak