Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kezka dantza taldeak Belgika eta Frantzia bisitatu ditu

Dokumentuaren akzioak

Kezka dantza taldeak Belgika eta Frantzia bisitatu ditu

Euskal ezpata-dantzen ordezkari, Arrateko ezpata-dantza Anberesko Katedralaren plazan eskaini du Eibarko Kezka dantza taldeak bertako ezpata-dantzaren 50. urteurrenean, Belgika, Frantzia eta Eskoziako ezpata-dantzen artean.
Egilea
A.E.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2019/04/04
Lotura
Diario Vasco

Lange Wapper, Anberesko ezpata-dantzarien taldeak 50 urte bete ditu garizuma erdian hiriko katedralaren aurrean dantzatu ohi duen ezpata-dantza eginez, eta urteurren horretan Arrateko ezpata-dantza bertan eskaintzera gonbidatu dituzte flandriarrek euskal ezpata-dantzariak. Kezka dantza taldeko 36 kidek osatutako taldea izan da Anberesen (Belgika), 32 dantzari eta 4 txistulari, eta Arraten irailaren 8an egin ohi duten ezpata-dantza eskaini dute bai Anberesko katedralaren aurrean, merkatu plazan eta baita Borgehout distritoko udaletxearen aurrean ere.

Northern Harmony

Apirilaren 11n, Vermont-eko (AEB) Northern Harmony abesbatzak emanaldia eskainiko du Eibarren, Coliseo antzokian, eta emanaldia osatuko dute Eibarko Sostoa eta Eibarko Koro Gaztea abesbatzek, eta Kezka dantza taldeak. Munduko txoko desberdinetako kantak jorratzen ditu Northern Harmonyk. Larry Gordon-ek zuzendutako abesbatza hau 1993an sortu zen Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak). Munduko kantu polifoniko desberdinak jorratzen ditu, Balkanak, Geoergia, Korsika eta Hego Afrikako kantak, eta baita Ameriketako garai bateko kantu, harmonia eta musika-tresnak ere. Hogeita bost urteko ibilbidean Amerika eta Europan barrena goraipamenez betetako bira arrakastatsuak egin ditu

Dokumentuaren akzioak