Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kezka Dantza Taldea Haritz-ko dantzariekin batera Bartzelonan

Dokumentuaren akzioak

Kezka Dantza Taldea Haritz-ko dantzariekin batera Bartzelonan

Egilea
F.M.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2007/09/25

Bartzelonako erdialdetik kalejiran dantza egin zuten eta igandean beste saio bat eman ere. Azken hau, saio nagusia izan zen, Rambla Raval-en. Egun horretan, Arrateko Amaren ezpata-dantza eskaini zen. Horrekin batera, Gipuzkoako eta Bizkaiako dantzak jorratu zituzten, Elgoibarko Udalaren eta Kezkako txistulariekin. Oihane eta Eneritz trikitilariek osatu zuten musikarien taldea. Emanaldi hauek, 'Euskal Herria a la Mercè' izenburupean prestatu ditu Bartzelonako Euskal Etxeak.

Lastur eta San Miguel

Elgoibarko dantzariekin egindako kolaborazioa ez da berria Kezka-rentzat. Aurreko astean, bi taldeak Lasturren egon ziren emanaldia batera emateko auzoko jaietan. Datorren larunbatean berriz, Elgoibarko San Miguel auzoan izango dira bi taldeak, elkarrekin dantza egiteko berriro.

Dokumentuaren akzioak