Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kepa Junkera, Olaetako dantzariak eta Udal Txistulari Banda Euskalduna jauregian

Dokumentuaren akzioak

Kepa Junkera, Olaetako dantzariak eta Udal Txistulari Banda Euskalduna jauregian

Bilboko Udal Txistulari Banda asteazken honetan, urtarrilak 24, eszenatokietara bueltatuko da 2018ko lehenengo kontzertua eskaintzeko. Kepa Junkera musikariak eta Olaeta Balletak Elkarteko dantzariek parte hartuko dute ikuskizunean.
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2018/01/23
Lotura
Naiz

Euskalduna jauregian ikuskizun berezia eskainiko dute asteazken gaueko 20.00etan Udal Txistulari Bandak, Olaetako dantzariek eta Kepa Junkera musikariak. Sarrerak Euskaldunako txarteldegietan edo internet bidez eskura daitezke, bi edo hiru eurotan.

Kontzertua hiru zatitan banaturik egongo da. Lehenengoan ‘El Caserío’, ‘Markinako Sahagi dantza’, ‘Kontrapasa’, ‘Museta’, ‘Aurreskua’, ‘Amorosa’ eta ‘Kaixarranka’ entzungo dira. Bigarren zatian, aldiz, honakoak interpretatuko dira, besteak beste: ‘Suletinoak’, ‘Luzaideko dantza’, ‘Sagar dantza’, ‘Lekeitioko andrazkoen aurreskua’, ‘Aintzina pika’, ‘Makil txiki’, ‘Martmutx’, ‘Axuri beltza’ eta ‘Mendi mendiyan’. Azkenik, hirugarren zatian ikus entzuleek ballet klasiko, garaikide eta folklorea fusionatzen duten ‘Arku dantza’, ‘Muxikoak: Buhameak’, ‘Aupa Maurizia’, ‘Gaztelugatxe’, ‘Ezpata dantza bilduma’ eta ‘Gure Fandango’ obrekin disfrutatu ahal izango dute.

Asteazkeneko jardun honen ondoren, Bandak, otsailaren 7an Inauteri kontzertua ospatuko du. Ildo horretan, kontzertu bat baino, ikuskizun bat izango da, non Patxi Labordaren kontakizunekin batera, dantzek, abestiek, Sestaoko erraldoiak eta irudiek ere bere protagonismoa izango duten.

Olaeta Ballets Elkartea

Olaeta Ballets Ekartea 1989an Bittor Olaetaren eskutik sortu zen irabazi asmorik gabeko elkarte kultural bat da, Bittor Olaeta Balletsen sortzailea, koreografoa, orkestra zuzendaria eta dantzari nagusia zelarik. Gernikako Elai Alai dantza taldetik jaio zen, eta bere sortzailea Segundo Olaeta izan zen. Elkartearen helburu nagusia, dantzaren teknikan hastea, garatzea eta hobetzea da, ikuspuntu folkloriko batetik, bai ballet klasiko zein ballet folklorikotik. Egun, Olaeta Ballets Elkarteak 100 partaide inguru ditu, 4 urtetatik hasita.

Captura_de_pantalla_2018-01-23_a_las_10

Olaeta Balletak elkarteko dantzariak.

Dokumentuaren akzioak