Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kemen taldearen 'Soinak dantzan' erakusketa zabaldu da

Dokumentuaren akzioak

Kemen taldearen 'Soinak dantzan' erakusketa zabaldu da

Hamar jantzi eta taldearen 40 urteak errepasatzen dituzten argazkiak Caja Laboral-Euskadiko Kutxako aretoan daude ikusgai

'Soinak dantzan' erakusketa ostegunean zabaldu zen Caja Laboral-Euskadiko Kutxako aretoan. Kemen Dantza Taldea da ekimen honen protagonista eta sustatzailea: erakusketa taldearen 40. urteurrena dela eta antolatu den programaren barne dago.
Egilea
Joana Ochoteco
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2013/09/07
Lotura
Diario Vasco

«Erakusketak bi atal ditu», azaldu zuen Eder Valladaresek, Kemen Dantza Taldeko presidenteak. Alde batetik, aretoan taldeak dituen hamar jantzi ikusi daitezke. Pieza bakoitza afixa batekin erakusten da, bertan jantziaren jatorria eta xehetasunak azalduz. «Hauek aukeratu ditugu kuriosoak direlako, eta jendeak hainbeste ezagutzen ez dituen soinak direlako». Erronkariko neska eta mutilen jantziak, Donostiko iñudeena edo Arantzako iñauterietako jantzia dira erakusketan ikusi daitezkeen pieza bitxien adibideak.

Erakusketaren beste atala argazkiek osatzen dute, Kemen Dan-tza Taldeko 40 urteak errepasatzen dutenak. Irudiek taldeak bizi dituen momentu eta ekitaldi berezi ugari erakusten dituzte, baita Kemenen historian garrantzitsuak izan diren zenbait pertsona ere.

Honez gain, Kemeneko kideek proiektagailu bat ipini dute aretoan, bisitariek taldearen beste zenbait argazki ikusi ditzaten.

Erakusketa honekin, Kemen Dantza Taldeak 2012ko urrian ospatzen hasi zen urterurrenaren programari bukaera emango dio. «Balantzea guztiz positiboa da, taldea sano dago eta oso pozik gaude», adierazi zuen Eder Valladaresek.

'Soinak dantzan' irailak 15a arte bisitatu daiteke ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Igande honetan, irailak 8, aretoa itxita egongo da.

Kurtso berrirako inskripzioak

Bestalde, Kemen Dantza Taldeak kurtso honetarako izen.emate epea zabaldu du. 2008 urtean edo lehenago jaiotako haurrei zuzenduta dago deialdia. Interesatuak 'Soinak dantzan' erakusketan bertan apuntatu daitezke. Bestela, 686 872 207 telefonora deitu edo kemendt@yahoo.es helbidera idatzi daiteke izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko.

Kemen taldearen 'Soinak dantzan' erakusketa zabaldu da

'Soinak dantzan' erakusketan ikusi daitekeen jantzietako bat. :: F. DE LA HERA

Dokumentuaren akzioak