Dokumentuaren akzioak
Kemen Lertxundi kantaria eta 'Malditas' antzerkua gaba beltza 2008 egitarauan
Keike eta Sarkor Gaztetxeko kontzertuan
Igandean azkenik, Arima leialen eguna izendatu dute,
bertan REC beldurrezko zine emanaldia izango delarik 19:00etan
Zabielen. Ekitaldi hauek Udaleko Kultura Batzordeak antolatu ditu,
Txantxangorri aisialdi taldea eta Gure Ametsa dantza taldekoekin
batera.
Gaztetxean ere bai
Aurreko guztiaren osagarri, Mutrikuko Gazte Asanbladak
antolaturik, ostiralean 21:00etatik aurrera bertso afari saioa izango
da, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi eta Egoitz Alkorta 'Beano'
bertsolarika bertan izango direlarik. Larunbatean berriz, 18:00etan
gazteñerriak eskainiko dituzte Beheko Plazan; 20:00etan Talaixako
mamuen kalejira izango da Gaztetxetik abiatuta, eta gaueko 22:30etatik
aurrera Sarkor eta Keike taldeen emanaldia izango da Gaztetxean bertan.
Azkenik gauerdian Ordu beltza ospatuko dute. Mutrikuko Rock Kolektiboa
eta Tranpan Gora tabernarien laguntza izango dute gazteek ekitaldiak
aurrera eramateko.
Radiestesiaz hitzaldia
Bihar ostegunez hitzaldi interesgarria adierazten da Zabiel kultur etxean 19:00etatik aurrera, bertan Asier Arregi hizlariak Radiestesia, etxearen osasuna
gaia jorratuko duelarik. Erradiestesia, ohearen kokapenerako edo eta
denbora luzez egon beharreko tokiaren energia, ur korronteak, aldaera
geologikoak; failak, fisurak, leizeak eta abarrak aztertuko ditu, edo
eta sare energetikoak; sare globala eta sare diagonala besteak beste.
Dokumentuaren akzioak