Dokumentuaren akzioak
Kemenek Greziako Lefka hiriko jaialdian euskal dantza eta kultura aurkeztuko ditu
Han Serbia, Errusia, Korea, Peru, Ukrania eta bertako taldeekin harremanetan hasteko aukera izango du
Alde batetik, irundar dantzariak euskal dantza eta
kulturaren ordezkari izango dira Serbia, Errusia, Korea, Peru, Ukrania,
Grezia eta beste hainbat herritako taldeak bilduko dituen ikuskizun
horretan. Bestetik, guzti hauekin harreman kulturalak hasteko aukera
izango dute eta beharbada datorren urtetako bidaiaren batek honetan
izan dezake kimua.
Hala ere, lana ez da izango zeregin bakarra
14tik aurrera. Bere irteera behar den bezala aprobe-tsatzeko, hainbat
leku ezagutzera ere hurbilduko dira, Pompeya, Florentzia eta Atenas,
adibidez.
Dokumentuaren akzioak