Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kemen Dantza Taldearen urteurrena borobiltzeko saioa

Dokumentuaren akzioak

Kemen Dantza Taldearen urteurrena borobiltzeko saioa

Igande honetan egingo dute urteurrena ospatzeko azken emanaldia Uranzu pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.
Egilea
Alaine Aranburu Etxegoien
Komunikabidea
Bidasoako Hitza
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2023/12/12
Lotura
Bidasoako Hitza

Kemen Dantza Taldeak 50 urte bete ditu aurten, eta hamaika dira urteurrenaren bueltan aurten egindako ospakizunak. Handiena, urriaren 14koa izan bazen ere, hilaren 17an, igande honetan, 50. urteurreneko saioa egingo dute Uranzu pilotalekuan.Sarrera doakoa da, aforoa bete arte eta ataka 17:45an irekiko dute. Emanaldia, berriz, arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Horrez gain, duela pare bat aste, dantza taldearen 5o urteko historia biltzen duen dokumental bat argitaratu dute. “Taldearen bidaia, urteetan zehar izandako entsegu lokaletatik” gisa azaldu dute kemeneko kideek ikus-entzunezko euskarria. Lotura honetan topa daiteke lana.

Dokumentuaren akzioak