Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kemen dantza taldeak Irungo kaleak beteko ditu inauterietan

Dokumentuaren akzioak

Kemen dantza taldeak Irungo kaleak beteko ditu inauterietan

Datozen inauterietarako, Irungo Kemen Dantza Taldeak hamaika ekitaldi antolatu ditu. Bihartik (hilak 3), datorren asteko igandera bitarte (hilak 11), hiria musika eta dantzaz beteko dute.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/02/02
Lotura
Bidasoko Hitza

Biharko, Irungo Atsegiña elkarteak urtero antolatzen duen Kauteretan hartuko dute parte Kemen-eko kideek. Desfile erraldoia egingo dute hiriko kaleetan zehar, eta ijitoaren antzezpenarekin emango diote amaiera biharko festari (San Juan plazan).

Datorren asteko larunbata (hilak 10), Euskal Herriko inauterien ordua izango da. Kemen-eko harrobi diren Adaxka Dantza Taldeko gaztetxoek ohiko dantzak egingo dituzte. Horrez gain, aurten, berritasun bezala, Altsasuko Inauteria Irunera ekarriko dute. Momotxorro (ardi larrua janzten duten eta buruan adarrak dituzten pertsonaiak) eta bestelako pertsonaiek gazte eta ez hain gaztetxoen beldurra eragiten arituko dira, ohiko odolez zikindutako mantal eta zintzarriekin. 12:00etan Pio XII plazatik 200 haur inguru abiatuko dira, Erromes plazan amaitzeko.

Igandean berriz (hilak 11), Puska Biltzea egingo dute. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte Kemen Dantza Taldeko kideek, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz dota puskak bilduz. Gainera, arin-arin zein fandangoak dantzatuko dituzte, baserritarren gozamenerako.

 Euskal Inauterien desfilea, Irunen. Kemen

Kemen dantza taldearen eskutik Euskal Inauteria, Colon pasealekuan.

Dokumentuaren akzioak