Dokumentuaren akzioak
Kaxarranka, San Pedro egunean
Goiz hasten dira Lekeition San Pedroren omenezko ospakizunak. Tradizioak «dei eittekuak» agintzen ditu goizeko zazpiak aldera, antzina arrantzaleak itsasoratzeko deialdiak zirenak. Eta gero, goiz erdian, Kaxarrankaren dantza egiten dute, Mezaren ostean, Santa Maria elizatik abiatzen da kalejira eta urtean zehar santuaren irudia gordetzen duen kutxaren parean ‘Kilin-kala’ egiten dute, santua itsasora hurbilduz. Emakumeek egindako Eguzki-dantza aurreskuarekin bukatzen dira goiz parteko ekitaldiak.
Uztailaren 1 arte luzatuko dira Lekeitioko Sanpedroak.
Dokumentuaren akzioak