Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Katxiaren ordua

Dokumentuaren akzioak

Katxiaren ordua

Gaur, jaien azken egunean, Katxiaren itzulikak ikusteko aukera izango dute bertara biltzen direnek

Egilea
N.R./I.M.
Komunikabidea
Berria
Tokia
Oion
Mota
Albistea
Data
2009/01/22

Katxiaren txanda 12:30ean izango da, erraldoi eta buruhandiak, Eltziegoko gaiteroak, meza, zaindariaren dantza eta zezensuzkoa ere izango dira orduan. Geroago, haurrentzako jolasak antolatu dituzte. Txorizo opilen dastatzeak, pailazoen pilota partidek, diskotekak eta zenzensuzkoak osatzen dute eguneko egitaraua. Hain zuzen ere, zezensuzkoarekin esango diete agur aurtengo jaiei.

Gautegiz Arteagan (Bizkaia) ere festetan dira, San Polikarpo jaiak ospatzen dituzte Gautegiz Arteagan. Astelehenean da santuaren eguna, baina bihartik hasiko dira festak.

Bihar, Ipar Euskal Herria izango dute hizpide Iparraldea gaur izeneko mahai-inguruan. Igandean euskal kantu zaharren eguna izango dute, eta astelehenean, santuaren omenezko meza egingo dute.

Dokumentuaren akzioak