Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kattori nire omenaldi txikia

Dokumentuaren akzioak

Kattori nire omenaldi txikia

Nando Taló Katto Amilibiaren lagunak eskertza adierazi nahi izan die Axeri Dantzako kideei, gutun baten bitartez:

Egilea
Andoian
Komunikabidea
Aiurri
Mota
Albistea
Data
2016/07/08
Lotura
Aiurri

Nando Taló:
2011ko San Juan jaietatik Andoainera etortzeko asmoa nuen, Axeri dantzako ekitaldia ikusi eta parte hartu asmoz. 2012ko Sanjuanetara hurbiltzeko gonbitea jaso nuen Katto Amilibia axeriaren eskutik. Dantza hari esker ezagutu nuen, nola egiten zen dantza ere bai, ilusio biziz erakusten baitzizkidan Axeri dantzako argazkiak. Musikari bezala Katalunian nituen betebeharrak direla eta, Andoainera hurbiltzea ezinezko egiten zitzaidan. Akats batek, giza akats batek uztailaren amaiera aldera Andoainera ekarri ninduen, Katto nire laguna joan zelako. Hutsik geratu nintzen.
Oso harro nago berarekin bizi izan nituen une ahaztezinak gogora ekartzen ditudanean. Oraindik orain oso gogoan dauzkat. Gizatasun handikoa, aholku asko eman zizkidan eta baita hurkoarenganako errespetua erakutsi ere. Saihestezina den min horren aurrean bere familiaren adiskidetasuna oparitu zidan, bere lagunena, bere bizitzaren zati izan zirenena. Gaur da eguna haiekin guztiekin une gogoangarriak elkarbanatu ditzakedala.
Aurtengoa etortzeko une egokia izan da, aurrera egiteko dena eman didan pertsonak lagunduta. Beti ondoan gidari lanetan Jon Urtasun dantzaria izan dugu. Gertutik Axeri Dantza ezagutu ahal izan dugu, baita familia bikaina osatzen dutela ikusi ere. Goizean goizetik euren tradizioa ezagutu genuen, euren ohiturak edota nola janzten ziren ikusi. Jende berria ezagutu nuen, eta beste batzuk dagoeneko ezagutzen ninduten. Luxua izan zen niretzat. Oso autentikoa iruditu zitzaidan goizetik hasitako ohitura hori. Xato Irazuk eskaini zidan goizeko brindisarekin hunkituta nago. Eta sabela beteta salda goxo horri esker, kalejiran jarraitu genuen Goikoplazaraino. Hasi da Axeri dantza eta dena bere tokian dago txistularien doinua hasterakoan. San Martin elizara doazen eskilaratan, ikusleen artean nengoen, dantzarien pausoei begira, uneaz gozatzen. Atsegina, mundiala izan zen. Den-dena bikaina, baita ikuslegoa ere. Zinez bikaina! Oso polita!
Beste behin ere, ahaztuko ez ditudan egun gogoangarriak. Agur Axeri! Bihotz bihotzez, eskerrik asko Axeri Dantza! Mila esker lagunak!

Kattori  nire omenaldi txikia

 

Dokumentuaren akzioak