Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Katerin Artolak oiartzuarrei eskaini die etxean gordeko duen garaikurra

Dokumentuaren akzioak

Katerin Artolak oiartzuarrei eskaini die etxean gordeko duen garaikurra

Hirugarren aldiz jarraian irabazi du Euskal Herriko Aurresku Txapelketa. Patxi Epelderen garaikurra bere etxean gordeko du, udaletxean beharrean.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2021/11/16
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Katerin Artola, erdian, garaikurrarekin, Iosune Cousillas zinegotziaren eta Esti Iturria Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kidearen artean.

Katerin Artola Telleria oiartzuarrak hilaren 6an irabazi zuen Euskal Herriko Aurresku Txapelketa, Hondarribian. Hirugarren aldia zuenez, Patxi Epeldek sortu zuen garaikurra Oiartzunen geratuko da.

Artola gaur arratsaldean joan da udaletxera, bere garaikurra Oiartzungo herriari eskaintzera. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak jaso du garaikurra, ohiturak agintzen baitu garaikurra udaletxean geratzen dela.

Denbora gutxirako: segituan bueltatu dio Artolari, pentsatuta hobe etxean gordetzen badu. Artolak erantzun dio baduela tokia etxean.

“Sueltoan jarraituko dut”

Artolak iragarri duenez, dantza sueltoan jarraituko du, baina ez du uste datorren urtean Aurresku Txapelketan parte hartuko duenik. Estibalitz Iturria Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko kideak animatu du, “gutxienez 25 urtera arte” jarrai dezan.

Iturriak gaineratu duenez, “ilusio berezia” egiten dio pertsonalki garaikurra Oiartzunen geratzea, bi amonak oiartzuarrak zituelako, horietako bat dantzaria.

Artola 7 urterekin hasi zen dantzan, Haurtzaro dantza taldean. Ondoren Lezoko Murixka taldean aritu da, eta Donibanen irakasle da.

Dokumentuaren akzioak