Dokumentuaren akzioak
Katerin Artolak eta Iker Belintxonek herriari eskaini diote garaikurra
Euskal Herriko 48. Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak urriaren 19an, Seguran (Gipuzkoa). Seigarrenez aurkeztu ziren txapelketara, eta lortu duten bigarren garaipena da; 2020an irabazi zuten lehenengoz.
Lortutako garaikurra herriari eskaini diote, eta udaletxean egongo da urtebetez, hurrengo txapelketa bitarte. Ekain Susperregi eta Oihana Irastorza udal ordezkariek egin diete harrera, eta oiartzuar guztien izenean zoriondu dituzte dantzariak. “Ikaragarria da lortu duzuena. Mimo handiz gordeko dugu hainbeste lan eta esfortzurekin lortu duten garaikur hau”, adierazi dute ordezkariek.
Dantzariek txapelketa gehiagotara ez aurkeztea erabaki dute. Dantzan jarraituko dutela diote, baina “beste erritmo batean”.
Dokumentuaren akzioak