Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Katerin Artola eta Mattin Etxebestek irabazi dute Beasaingo Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Katerin Artola eta Mattin Etxebestek irabazi dute Beasaingo Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa

Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2016/02/25
Lotura
Diario Vasco

Joan den larunbatean, Beasainen Aurtzaka Dantza taldeak antolatutako Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa egin zen. Txapelketa hori Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan (2. saioa) eta XVII. Gazteen Soinu Zahar (Neskatxena) Ligaxkan (2. saioa) sartzen da, eta bertan Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariak parte hartzen dute.

Ligaxkako saio horretan Haurtzaro Dantza taldeko bi ordezkari aurkeztu ziren: nesketan Katerin Artola eta mutiletan Mattin Etxebeste. Bada, Soinu Zahar txapelketa Katerin Artolak irabazi zuen, eta Aurreskuan Mattin Etxebestek. Artolarentzat hirugarren saria da, izan ere Villabonan, Legazpin eta Beasainen irabazi du. Orain finalaren zain dago gaztea. Etxebesteren egoera ere antzekoa da: bi txapelketetan parte hartu du eta bietan irabazi du.

Katerin Artola eta Mattin Etxebeste txapeldunak taldearen erdian.
Katerin Artola eta Mattin Etxebeste txapeldunak taldearen erdian. / GOIZARIN

Dokumentuaren akzioak