Dokumentuaren akzioak
Katalunia, Frantzia eta Euskal Herriko zaldikoak bilduko ditu Ezpalak jaiak
Dantza
Iruñeko Dugunak eta Eibarko Kezkak antolatzen dute Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia. Horregatik, bi toki horietan egingo dituzte emanaldiak, larunbat eta igande eguerdiz. Gai bat hartzen dute urtero, eta aurten zaldikoak dituzte protagonista.
Cournonterral, Bartzelona, Biarritz, Beasain, Lantz, Eibar eta Iruñeko dantzariak elkartuko dira. Iruñean kalejira hasiko dute larunbatean 12:15ean alde zaharreko kaleetan, eta 12:30ean jaialdia egingo dute Burgoen Plazan. Igandean, berriz, Eibarko Urkizutik Untzaga plazara egingo dute kalejira, eta han egingo dute jaialdia, 12:30ean. Arratsaldean, berriz, erromeria egingo dute Errebal taldearekin.
Iruñeko Duguna dantza taldeko, Biarritzeko Maritzuli konpainiako, Okzitaniako Le chevalet de Cournonterral taldeko, Beasaingo Aurtzakako, Bartzelonako Esbart taldeko eta Lantzeko ihauterietako dantzariak elkartuko dira han.
Aurreko urteetan ezpata-dantzak, makila-dantzak, arku-dantzak, karaktere-dantzak, dantza-jauziak, bikoteko dantza solteak, zinta-dantzak, sorgin-dantzak, ttun-ttuneroak eta soka-dantzak izan dituzte protagonista.
Bob Edme
Dokumentuaren akzioak