Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Katalunia eta Okendo, dantzaren plazak

Dokumentuaren akzioak

Katalunia eta Okendo, dantzaren plazak

Adi dantza gogoko dutenak: Lyongo dantzaren biurtekoan parte hartuko duten bi talde, eta beste zenbait, Donostian dira igande honetan

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2016/07/03
Lotura
Diario Vasco

Lyon hiriko Biennale de la Danse delakoa munduko dantza jaialdirik garrantzitsuenetakoa da. Bi hilabete barru, hamalau egunez 23 konpainiaren lanak erakutsiko dituzte, eta horietako bi Donostian izango dira igande honetan, uztailak 3, Kultur Hiriburutzaren baitako Zubideak egitasmoaren eskutik. Groupe Acrobatique de Tanger (GAT) eta Dennis Plassard dira, zehazki, Lyonen aurkeztuko dituzten ikuskizunak Donostian aurreratuko dituztenak, baina ere gehiagok eramango dute dantza egun osoan, eguraldiak aparteko oztoporik jartzen ez badu, Erdialdeko Okendo eta Groseko Katalunia plazara. Guztira, hain zuzen, zazpi izango dira.

Lau talde Katalunia plazan ariko dira goizeko 11:30etatik 19:30etara, ia etenik gabe. Ez dute lan makala izango dantzariek... Jendearen parte-hartzeari zabalduko zaion amaiera ikuskizunaz arduratuko den Denis Plassarden taldeak, adibidez, bost saio eskainiko ditu egunean zehar. Bestalde, 11:00etan egingo duten beroketa saioa kontuan hartzen bada lau aldiz emango du Groupe Acrobatique de Tanger-ek 'Halka' ikuskizuna. Benetan dira ikusgarriak taldearen emanaldiak. Grabitateari uko egiten dioten dantzariak dira, halaber, Yoann Bourgeoisen konpainiakoak, Okendo plazan 'Fugue/Trampolin' ikuskizuna bost aldiz emango dutenak.

Gainerako talde guztiek proposamenak ere oso interesgarriak dira. Berri-berria ez izan arren, beti dakar zerbait berezia Shakti Olaizola bizkaitarraren 'Irakurriz' piezak. Gipuzkoar koreografoen eta dantzarien ekarpena, berriz, Lasala, Ertza eta Cielo rasO konpainiek bermatuko dute.

Eguna, egitarau ofizialaren arabera, honela egiturako da:

Katalunia plaza

Groupe Acrobatique de Tanger - 'Halka' 11.00etan beroketa,11:30ean ikuskizuna

Denis Plassard - Koreo dantza 12:00

Cielo RasO - 'Carnaval' 12:30

Groupe Acrobatique de Tanger - 'Halka' 14:00

Denis Plassard - Koreo dantza 14:30

Groupe Acrobatique de Tanger - 'Halka' 16:00

Denis Plassard - Koreo dantza 16:30

Cielo RasO - 'Carnaval' 17:00

Groupe Acrobatique de Tanger - 'Halka' 18:00

Denis Plassard - Koreo dantza 18:30

Lasala- 'Hooked' 19:00

Denis Plassard – Amaiera ikuskizuna 19:30

Okendo plaza

Yoann Bourgeois - 'Fugue / Trampolin' 12:30

Shakti Olaizola - 'Irakurriz' 13:00

Lasala- 'Hooked' 13:30

Yoann Bourgeois - 'Fugue / Trampolin'13:30

Yoann Bourgeois - 'Fugue / Trampolin'14:30

Lasala- 'Hooked' 13:30

Ertza- 'HRK extracts'17:30

Yoann Bourgeois - 'Fugue / Trampolin'19:00

Yoann Bourgeois - 'Fugue / Trampolin'20:30ç

Yoann Bourgeoisen konpainiak 'Trampolin' ikuskizuna dakar Donostiara.
Yoann Bourgeoisen konpainiak 'Trampolin' ikuskizuna dakar Donostiara. / CIE YOANN BOURGEOIS

Dokumentuaren akzioak