Dokumentuaren akzioak
Katalina de Erauso pastoralean hartuko du parte Sahatsa taldeak
Ekainaren 5ean, Baionan, eta irailaren 3an, Donostian, dira emanaldiak
Baionako Katalina de Erauso elkartea eta Azkoitiko eta Azpeitiko Sahatsa dantza taldea elkarlanean ari dira pasa urtetik Katalina de Erauso pastorala antola- tze lanetan. Ekainaren 5ean izango da estraineko emanaldia, Baionan, eta ondoren, irailaren 3an, Donostian taularatuko da.
Pasa den irailetik, ostiralero, Baionako Katalina de Erauso elkarteko 70 lagun ari dira lan horretan. «Baionan errotuak izan arren, lanean ari den %80a zuberotarra da», argitu nahi izan dute Sahatsako kideek.
Hori dela eta Baionara joan etorrian dabiltza Sahatsako kideak. Prestaketa bilerak, babesle bilaketak eta hainbat lan baitute aurretik. «Kontratuen sinaduren ondoren, orain entseguetara joaten jarraitzen dugu. Oso esperientzia aberatsa suerta-tzen ari da, baita entseguen ondoren egiten diren mokadutxoetan erebat-batean, espontaneoki ager-tzen diren zuberotar ahots eta abestiekin gozatzen baitugu», esan dute Sahatsako dantzariek.
Dokumentuaren akzioak