Dokumentuaren akzioak
Katalina de Erauso pastorala : lau süjetak
Katalina de Erauso aurtengo Baionako pastoralaren süjeta da. 100bat pertsonek parte hartuko dute pastoralan. Haien artean, lau neskek Katalinaren pertsonaia interpretatuko dute adin ezberdinetan. Kanaldudeko laguntzaileak mustraka batetara hurbildu dira eta lau neskekin hitz egin dute. Esplikatu daukute nola bizitzen zuten Katalina de Erauso pertsonaia eta pertsonai hunen historioak zer ekartzen dien.
Oroitarazten dauzuegu Katalina de Erauso pastorala ekainaren 5ean emana izanen dela Baionako Lauga gelan, arratsaldeko 15:30etan. Irailaren 3an Donostian berriz emana izanen da ere.
Tokiak aitzinetik erosgai dira. Xehetasun guziak katalinapastorala.eus webgunean.
Dokumentuaren akzioak