Dokumentuaren akzioak
Katalina de Erauso pastorala: Arizaleak lekuko
Katalina de Erauso pastoralaren lehen mustraka orokorrean parte hartu du Kanaldudek Baionako arte eskolan… eta mikroa luzatu arizale batzueri. Bost lekukotasunetarik lau xiberotarrak dira : Pierre Rousseu Latxikana Eskiularra, Maddi Errazaret Basaburukoa, Philippe Recalt Lakarriarra Maia Agor Barkoxtarra. Lauak kostaldean bizi lana horgaindi atxeman dutelakotz. Nahiz Xiberotik pixka bat urrundu sekulan baino gehiago Xiberotar agertzen dira eta pastoralan parte hartzeak Xiberotarren arteko giroa, Xiberotarrez mintzatzeko parada, Xiberoko kulturaren bizitzeko plazerra eskaintzen daie… Aita saindu, turk andere, soldado, indiano, zaldun, satan edo dantzari, solasen artetik beren jokoan ikusten dira erreportai hunen bidez. Bostgarren gomita Aitor Sorazu Azkoitiarra dugu… Azkoitiar bat pastoralean ?Eta bai, Katalina de Erauso emazte borrokalariaren lekuko, errejentak ezpata dantza sartu du ikusgarrian. Eta ezpata dantzaren emaileak ditugu Azkoitiako Sahatsa dantza taldekoak… Zendako parte hartu Baionako pastoralean, nola bizi esperientzia eta elkarbizitza, hau da erreportai honen haria… Oroitaraziz Katalina de Erauso pastoralaren lehen agerraldia ekainaren 5eko finkatua dela Baionan, ondokoa Donostian irailaren 3an.
Dokumentuaren akzioak