Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Karrikaldi gehiago» izanen da aurten Baionako Besten irekitze ekitaldi aitzinatuari esker

Dokumentuaren akzioak

«Karrikaldi gehiago» izanen da aurten Baionako Besten irekitze ekitaldi aitzinatuari esker

Baionako Bestak uztailaren 10etik 14ra iraganen dira eta Karrikaldi euskal elkarteen hitzorduak bestetako programa berria ezagutarazi du.
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2024/07/04
Lotura
Kazeta

Emanaldiak ikusteko, dantzatzeko, kantatzeko eta jateko aukera eskaintzen du Karrikaldik.

Emanaldiak ikusteko, dantzatzeko, kantatzeko eta jateko aukera eskaintzen du Karrikaldik. (Guillaume FAUVEAU)

 

Aurtengo Baionako Bestek berritasun andana badute, Karrikaldi Baionako euskal elkarteen hitzorduak baita ere. Izan ere, besten irekitze ekitaldia, uztailaren 10ean, 17:00etara aitzinatua izan denez, Karrikaldi astezkenean berean hasiko da, eguerditik aitzina, ikastolen txosnarekin eta 19:00etan Bilaka konpainiak Bilabal ikusgarri eta dantzaldia eskainiko du.  

Osteguna, uztailaren 11, haurren eguna da eta 13:30ean Karrikaldi ttiki iraganen da Jacques Portes plazan, Dantzazpi ttiki eta aurtengo haur kantu txapelketako Lapurdiko finalisten kantuekin. Ondotik, ohiko Karrikaldiren programazioari ekinen diote, 16:30etik goiti, arratsalde guziz igande arte. Lehenik ikusgarriak: Leinua eskola taldea, Iparraldeko makilarien lehiaketa, Olarri Oiartzungo (Gipuzkoa) dantza taldea, aurtengo gomita, eta Orai Bat Baionako taldea ikusten ahalko dira. 17:30etik aitzina, Pauline Junquet eta zenbait kanturentzat Jon Itçaina izanen dira, Altzükütarrak, Nafarroako joteroak eta Bost Axola emazte boskoteak segitua.  

19:00etan praktikatzeko aukera izanen da: Dantzazpi, Leinua eta Orai Bateko taldeek segurtatuko dute, larunbatean salbu, Hernaniko Txilibita Fanfarea gozatzeko aukera izanen baita. 20:00etan Baionan Kantuzek kantuari ekinen dio eta 21:30etik ‘Karrikadantzak’ gaua dantzaraziko du Otxo, Bakatxa txaranga, Saltoka eta Rita Mutxiko taldeekin. Programaren xehetasunak Baionan Kantuzen webgunean eta facebook orrian dira, bai eta Baionako Herriko Etxeko komunikazio euskarrietan. 

Karrikaldik herri besten plaza itxura hartuko du egun guziz, eguerditik Baionako eta inguruko Ikastolek zerbitzatuko baitituzte edari, talo eta janariak, Gaztelu zaharraren harresiaren itzalpean, leku aireztatuan, non jartzeko lekuak ere badiren.

 

Dokumentuaren akzioak