Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Karmen Etxalarkoa Pastorala azaroaren 5ean Elizondon ikusteko aukera izanen da

Dokumentuaren akzioak

Karmen Etxalarkoa Pastorala azaroaren 5ean Elizondon ikusteko aukera izanen da

Baztan pilotalekuan, igande arratsaldeko 3:30ean, Xorroxin Irratiak antolatua

Heldu den azaroaren 5ean Elizondon, Baztan pilotalekuan arratsaldeko 3:30ean Karmen Etxalarkoa pastoralaz gozatzeko aukera izanen da. Jakina da, joan den irailean bi emanaldi izan ziren Etxalarren. Irailaren 16 eta 17an ia urtebeteko lanaren emaitzaz gozatzeko aukera izan zuten ehunka lagunek Etxalarren. Arrakastaren ondoren eta urtebeteko lanari aukera berri bat emateko asmoz, bide batez, Jose, pastoraleko protagonista nagusietako bat elizondarra denez, Karmen Etxalarkoa pastoralaren bertze emanaldi bat antolatu du Elizondon Xorroxin Irratiak, Baztango udalaren, Elizondoko Herriaren, Baztandarren Biltzarra elkartearen eta hainbat norbanakoren laguntzaz.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Elizondo
Mota
Albistea
Data
2017/10/20
Lotura
Erran

Sarrerak salgai daude, 15 euroan, honako salmenta puntu hauetan: 

-ELIZONDO: Fantxike, Axular, Intza, Casino, Saioa, Arkupe

-ZUGARRAMURDI: Azketa

-URDAZUBI: Montxo

-ELBETE: Elbeteko Posada

-AMAIUR: Gaztelu elkartean

-ERRATZU: Altxuko denda, Gaineko Benta, Irigoien Benta

-ARIZKUN: Dolaetxea, Ordoki

-GARTZAIN: Frantsene

-IRURITA: Olari, Arkupe

-ARRAIOZ: Zubiondo ostatua

-LEKAROZ: Hiru-Itturri

-ORONOZ-MUGAIRE: Oskorri

-ALMANDOZ: Beola

-DONEZTEBE: Titi, Ostiz estankoa

-SUNBILLA: Marisol denda

-LEGASA: Kattalin

-ARANTZA: Aterpea

-ETXALAR: Herriko Ostatua, Elutsa, Herriko okindegia

-LESAKA: Xagu, Izarra okindegia

-BERA: Errekalde, Xuga

-IGANTZI: Estankoa

-IRUÑEA: Katakrak

-BAIONA: Elkar

Bertzalde, sarrerak erreserbatzeko aukera ere badago. Xorroxin irratira deituz (948 581226) edo e-postaz (xorroxin@gmail.com) idatziz egin daiteke erreserba. Erreserba egin ondoren, azaroaren 5ean txarteldegian hartu eta ordaindu beharko dira sarrerak. Azaroaren 5eko 14:00ak arte gordeko da erreserba. Ordu horretarako erreserbatutako sarrerak ez badira hartu, antolatzaileek erreserban egondako sarrera horiek salgai jarriko dituzte.

Karmen Etxalarkoa Pastorala azaroaren 5ean Elizondon ikusteko aukera izanen da

Etxalarren bi emanaldi eskaini zituzten irailean eta orain, azaroaren 5ean, Elizondon ikusgai izanen da Pastorala.

Dokumentuaren akzioak